XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), eros ezazu lorapotetan jartzeko lurra eta landarentzako elikagairik ere (organikoa, mesedez!), adibidez, arrain-isurkina.

- Aukeratu landarea jarriko duzun potea.

Lorapote bat erosi ahal duzu gainontzeko tresnak erosiko dituzun tokian, baina haziekin hasteko, gauza pila erabil daiteke, tetra-brik batetik jogurt pote batera.

Egon ziur ontzia gai dela lur kantitateari eusteko.

Egin iezazkiozu zulo txiki batzu fondoan sobran dagoen ura atera dadin.

- Ontzia lurraz bete goraino.

Lurra busti ontzian egoki sar dadin.

Lurra hezea, baina ez blai.

Jarri plater bat ontziaren azpian ateratzen den ura jaso dezan.

- Landatu hazi batzu, haien artean bi zentimetroko tartea utziz.

Lurrean jarriz eta hatzamarraz hondoratuz landatzen dira.

- Ziur egon sakonera egokian ari zarela landatzen.

Gehiegi hondoratzekotan, ez dira aterako.

Irakurri arreta handiz haziak zetozen paketean dauden azalpenak, bertan emango da sakonera egokiaren berri.

- Lurra emeki lautu, eta ura bota berriro hazi txikiak ukitu gabe.

Hobe da ureztontzi bat erabiltzea eta ura euri gisa botatzea.

- Kontrolatu lurra egunero eta manten ezazu heze.

Lehortzekotan, haziak ez dira aterako.

- Haziak ateratzean lurretik ateratzen diren zurtoin eta hostotxo berde batzu ikusten hastean jarri ontzia lehio batean eguzkia jaso dezan.